Avogadro proiektua Japan-Basque Country Hydrogen Energy Trade Mission-en aurkeztu da

Uzt 14, 2023 | Jarduerak

Atzo Energiaren Klusterra Japan – Basque Country Hydrogen Energy Trade Mission-en izan zen Euskalduna Jauregian, Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Japoniak Espainian duen enbaxadak antolatuta.

Ekitaldiaren helburua euskal enpresei hidrogenoaren energiaren merkatuaren baitako negozio-aukerak ezagutaraztea izan da Japonian. Bertan, Marcos Suárez Garcíak Haziteken Avogadro proiektua aurkeztu du, Elkarteken H2Basque, EkarriH2 eta H2MAT proiektuekin batera.