ERRONKA

AVOGADRO Proiektuaren erronka garraio astunerako (350 bar-eko ibilgailuak) hidrogetegien teknologia garatzea da, prestazio handiak lortzeko asmoz, Clean Hydrogen Partnership-en “Strategic Research and Innovation Agenda 2021-2027” delakoarekin lerrokatuta:.

  • Energia-kontsumo murriztuak: 2 kWh/kg (3.5 kWh/kg, 2020an)
  • Erabilgarritasun handia: % 99 (% 97, 2020an)
  • 350 bar-erako optimizatutako CAPEXa: 2 k€ / (kg/egun) (3.5 k€ / (kg/egun), 2020an)
  • Urteko mantentze-kostu murriztua: 0.15 €/kg (0.66 €/kg, 2020an)

    AVOGADRO proiektua berealdiko aukera da Partzuergoko 8 kideentzat zein Euskadi osoarentzat, izan ere, proiektuaren helburua ibilgailu astunetarako eta trenbiderako hidrogeno-hornitegietan identifikatutako hainbat alderdi kritiko ikertu, ulertu eta horien inguruko ezagutza biltzea da, nazioartean 2030erako zehaztu diren KPIei begira.

    Ilustración de repostage con hidrógeno

      Horretarako, proiektuaren erronka teknologiko nagusiak estu-estu lotuta daude konfigurazio optimizatuak, garraio astunerako berariazko horniketa-protokoloak, edota hidrogetegien segurtasuna eta erabilgarritasuna areagotzen lagunduko duten osagai, ekipo eta soluzioak ardatz dituen ikerketarekin, ibilgailu astunetarako hidrogeno berdea hornitzeko etorkizuneko hidrogeno-hornitegien eskakizunei erantzun ahal izateko. Mundu mailako berrikuntza da, izan ere, ez da ezagutzen honelako prestazio-maila eskain dezakeen antzeko alternatibarik. Jarraian zehaztu dira partzuergoko enpresek aurre egin beharreko egungo erronka eta/edo arazo nagusiak, hauen hazkunde teknologikoa barne.