Lege oharra

Oraingo lege-ohar honek (aurrerantzean, “Lege-Oharra”) Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoen eta egoitza soziala Bilboko 48001 PKko Done Bikendi kaleko 8ko II. Albia Eraikineko 4. solairuan duen Euskadiko Energia Klusterraren www.clusterenergia.com Interneteko atariko (aurrerantzean, “Webgunea”) zerbitzuaren erabilera arautzen du.

LEGERIA
Oro har, Euskadiko Energia Klusterraren eta webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainia legeriari eta jurisdikzioari atxikita daude.
Aldeek dagokiekeen foruari espresuki uko egin eta Bilboko Epaitegi eta Auzietegien menpe jarriko dira espresuki, oraingo kontratu-baldintza hauek interpretatu edo gauzatzean sor litekeen edozein desadostasun konpontzeko.

EDUKIA ETA ERABILERA
Erabiltzaileak, horren jakitun izanik, aintzat hartuko du webgune honetan sartzeak ez dakarrela inondik inora Euskadiko Energia Klusterrarekiko ezein harreman komertzialen hasiera.
Webgunearen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin. Euskadiko Energia Klusterrak webgunean egokitzat jo ditzakeen aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurreko jakinarazpenik eman beharrik gabe, eta horren harira, bertan eskainitako edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, baita zerbitzarietan aurkeztu edo lokatzeko modua ere.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Web orrien edukiak, hauen diseinu grafikoa eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Euskadiko Energia Klusterrarenak dira, eta, beraz, haien berragerpena, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edota orrien edukiekin egin daiteken beste edozein jarduera debekatuta dago, nahiz eta jatorria aipatu, Euskadiko Energia Klusterraren idatzizko baimenik gabe. Enpresaren web orrietan bildutako izen komertzial, marka nahiz bestelako ikurren jabetza dagozkien jabeena da eta legearen babespean dago.

ESTEKAK
Euskadiko Energia Klusterraren web orrietan txertatutako estekek (linkek) informazioa ematea dute helburu bakarra, eta ez dute esan nahi ezein kasutan horiei buruzko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiteko asmorik dagoenik.

KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA

Euskadiko Energia Klusterrak bere gain hartu du webgune honen erabiltzaileek emandako datu pertsonalak jabeen eskubideekiko errespeturik handienarekin eta une bakoitzean indarrean dagoen datuen babesari buruzko araudiaren arabera prozesatzeko konpromisoa.

Harremanetarako formularioetan, arlo pribatuan eta erabiltzaileei zerbitzuak ematea xede duten webguneko beste eremu batzuetan, behar-beharrezkoa da erabiltzaileek datu pertsonalak ematea eskatutako zerbitzua kudeatzeko. Datuak online biltzeko formulario bakoitzean datuen babesari buruzko politikarako esteka bat dago, eta erabiltzaileek beren-beregi onartu behar dute dagokion laukitxoa markatuz, formularioa bete ondoren eta bidalketa-prozesua osatu baino lehen.

Datuen babesari buruzko politikaren edukia alda daiteke legerian gerta daitezkeen aldaketetara nahiz agintari eskudunek emandako irizpide eta jarreretara egokitzeko.

Erabiltzaileek datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabaketa, eragozpena, prozesamendu-murrizketa, eramangarritasuna eta berariazko erabaki automatizatuen aurkako eragozpena agertzeko eskubidea balia dezake jihormaeche@clusterenergia.com helbidera mezu elektronikoa idatziz edo goian zehaztutako posta-helbidera gutuna bidaliz.