Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako xedapenen ondorioetarako, Euskadiko Energia Klusterrak jakinarazi nahi dio erabiltzaileari Euskadiko Energia Klusterrak berak sortu eta bere ardurapean osatutako datu pertsonalen artxiboaz baliatzen dela erabiltzailearekiko harremana eta informazio-zereginak kudeatu eta mantentzeko. Zuk, erabiltzailea zaren horrek, berariazko baimena ematen duzu datu horiek aipatutako artxiboan sartzeko, Euskadiko Energia Klusterrak zure interesekoa izan daitekeen merkataritza-informazioa bidal dezan. Termino eta baldintza orokorrak onartzean, Euskadiko Energia Klusterrak erabiltzaileari buruzko oinarrizko datu batzuk eskatuko ditu zerbitzuak emateko.

FITXATEGI ETA FORMULARIOEN ERREGISTROA

Erregistro-inprimakia betetzea nahitaezkoa da webgunean sartzeko eta bertan eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuak babesteko politika onartzen ez bada, ezinezkoa izango da izaera pertsonaleko informazioa beharrezkoa duten sustapenetan harpidetzea, erregistratzea edo parte hartzea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, jakinarazi nahi dizugu erregistroaren ondorioz lortutako datu pertsonalak Euskadiko Energia Klusterraren jabetzako eta helbide bereko artxibo batean sartuko direla, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak ezarri direlarik.

AURKEZTUTAKO INFORMAZIOAREN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA

Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra, eta Euskadiko Energia Klusterrak ez du izango gai horren inguruko ezein erantzukizunik. Nolanahi ere, erabiltzaileari dagokio emandako datu pertsonalen zehaztasun, baliozkotasun eta benetakotasuna bermatu eta horien ardura hartzea, baita datuak behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa ere. Erabiltzaileak erregistroa edo harpidetza egiteko inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Euskadiko Energia Klusterra ez da bere jardunaz kanpoko beste iturriren batetik jasotako ezein informazioren egiazkotasunaren erantzule, eta ez du inolako erantzukizunik hartuko informazio hori erabiltzeak ekar ditzakeen balizko kalteei dagokienez. Euskadiko Energia Klusterrak eskubide osoa izango du bere webguneko orrialdeetan dagoen edozein informazio eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, informazio horretarako sarbidea mugatu edo ukatzeko eskubidea barne hartuta. Euskadiko Energia Klusterrak ez du bere gain hartuko, Euskadiko Energia Klusterrak emandako informazioaren zeinahi akats, hutsegite edo omisioren ondorioz, erabiltzaileari gerta dakiokeen ezein kalte edo kosturen gaineko erantzukizunik, baldin eta informazio hori taldeaz kanpoko iturrietatik jasotakoa bada.

NOR ARDURATZEN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAZ?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna Euskadiko Energia Klusterra da, helbide soziala Bilboko 48001 PKko Done Bikendi kaleko 8. zenbakiko II. Albia Eraikinean duena eta Merkataritza Erregistroan inskribatutakoa.

PRIBATUTASUN-POLITIKAREKIN eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein gaitarako, gurekin harremanetan jar zaitezke arestian adierazitako posta-helbidean eta/edo jirigoyen@clusterenergia.com helbide elektronikoan.

NOLA LORTU DITUGU ZURE DATUAK?

Euskadiko Energia Klusterrean tratatzen ditugun datuak zuk zeuk emanda lortu dituzu (i) webgunean zehar nabigatzean bete dituzun inprimakien bitartez (adibidez, harremanetarako formularioak, etab.); (ii) kontsulta egiteko bidalitako mezu elektronikoren baten bitartez; eta/edo (iii) lana eskatzeko nahiz Euskadiko Energia Klusterrean irekitako hautaketa-prozesuren bati buruz bidalitako mezu elektronikoren baten bitartez.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak izanez gero, zeuk bermatu behar duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKAREN berri eman eta horren baimena lortu duzula datu horiek Euskadiko Energia Klusterrari emateko, aurrerago adieraziko diren helburuetarako.

Horrekin batera jakinarazi nahi dizugu sare sozialetan dituzun datuak ere erabil daitezkeela Euskadiko Energia Klusterrak sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bitartez, betiere sare sozial bakoitzean ezarritako modu eta baldintzen arabera.

WEBGUNEAN dauden formularioetan eskatutako datuen aurkezpena nahitaezkoa da, eta datu horiek aurkeztu ezean, ezinezkoa izango da eskabidea kudeatzea erabiltzailetzat erregistratzeko, informazioa lortzeko edo “Newsletter” zerbitzuan nahiz WEBGUNEAN dagoen edozein beste zerbitzutan harpidetzeko.

ZER MOTATAKO DATUAK TRATATZEN DITUGU?

Euskadiko Energia Klusterrean tratatzen ditugun datuak zurekiko harremana formalizatzeko erabili ditugun inprimakien eta/edo posta elektronikoaren bitartez eman dizkiguzunak dira, baita Euskadiko Energia Klusterrak sare sozialetan dituen profil korporatiboen bidez lortutakoak ere, hala badagokio.

Euskadiko Energia Klusterrean tratatzen ditugun datuak WEBGUNEAZ egin duzun erabileraren araberako kategoria hauei dagozkie, nagusiki:

Identifikazio eta harremanetarako datuak (adibidez: izena, abizenak, NAN, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
Interneteko nabigazio-datuak (adibidez: IP helbidea, web-orrietarako bisitak, etab.).
Ezaugarri pertsonalak dituzten datuak zein prestakuntzari, enpleguari eta abarrei buruzkoak (zuk borondatez parte hartu duzun enplegu eskaera eta eskaintzak nahiz Euskadiko Energia Klusterreko hautaketa-prozesuak).

ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK?

Datu pertsonalei dagokienez, Euskadiko Energia Klusterra zure datu pertsonalak tratatzen ari ote den egiaztatzeko eskubidea duzu, baita zehatzak ez diren datuen zuzenketa eskatzeko edo, hala badagokio, datuen deuseztapena eskatzeko eskubidea ere, baldin eta datu horiek ez badira beharrezkoak jaso diren helburuetarako, besteak beste.

Gainera, egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendu mugatua egiteko eskatu ahal izango duzu; kasu horretan, Euskadiko Energia Klusterrak erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditu gordeko. Era berean, inguruabar jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horretan, konpainiak datu horiek tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriengatik edota balizko erreklamazioak egin edo defendatzeko aukeragatik.

Zure datuen tratamendua automatizatua denean, kontratu baten onarpenean edo betearazpenean oinarrituta, konpainiari emandako datu pertsonalak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko eskubidea ere izango duzu, bai eta datu horiek beste arduradun bati helarazteko eskatzeko eskubidea ere.

Azkenik, tratamendua zure baimenean oinarrituta dagoenean, edozein unetan baimen hori kentzeko eskubidea izango duzu, baina horrek ez du eraginik izango kendutako baimenean oinarritutako aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

Adierazitako eskubideetako edozein baliatzeko, idatziz jo dezakezu Euskadiko Energia Klusterraren posta-helbidera edo mezu elektroniko baten bitartez jirigoyen@clusterenergia.com helbidera. Nolanahi ere, eskabidearekin batera NANaren kopia aurkeztu beharko duzu nortasuna egiaztatzeko.

Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak baliatzean erantzunik jaso ez baduzu, bai idazkia bidaliz Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril helbidera zein erakundearen egoitza elektronikoaren bitartez (www.agpd.es).

SEGURTASUN-NEURRIAK

Euskadiko Energia Klusterrak konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu une oro zure datuak, isilpean gordetzeko betebeharrari eutsiz, datuen babesaren arloan aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta horretarako, datuen segurtasuna bermatu eta datuak aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea eta eskuratzea saihestuko dituzten neurri teknikoak zein antolakuntza arlokoak hartuko ditu, teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta horien gainean dauden arriskuak kontuan hartuta.