TESTUINGURUA

Garraioaren sektorean, hidrogenoaren erabilera kontuan hartzeko moduko deskarbonizazio-aukera da bateria bidezko elektrifikazioak (BEV) bideragarritasun teknikorik ez duen segmentuetarako; adibidez, tren bidezko garraiorako eta errepidean erregai-pilak (FCEV) erabiltzen dituzten ibilgailu astunetarako eta autobusetarako.

Bus Hydrogen
Burbuilaren tamainak ibilgailu-mota bakoitzari dagokion urteko energia-kontsumoa irudikatzen du, 2013ko datuetatik abiatuta

BEV

FCEV

Bioerregaiak eta erregai sintetikoak (H2an oinarrituak)

AVOGADRO guztiz bat dator Hidrogenoaren Euskal Estrategiarekin, izan ere, estrategia honek 2030erako hidrogenoa erabiltzen duten 20 autobus, salgaien garraiorako hainbat tamainatako 450 ibilgailu eta sarbide publikoko 10 hidrogeno-hornitegiren sarea sortzeko helburua ezarri du. Era berean, Euskadiko 2030erako Energia Estrategiarekin lerrokatuta dago, azken honek lehorreko garraioarekin lotutako hidrogenoaren arloko teknologiak garatzeko premia zehaztu baitu, sektore honetan petrolioarekiko mendekotasuna minimizatzeko asmoz.

Hidrogenoaren Euskal Estrategia

2030erako helburuak

ENERGIA BERRIZTAGARRIAREN SISTEMA ERRAZTEA

AMAIERAKO ERABILERAK DESKARBONIZATZEA

Mugikortasuna deskarbonizatzea

GARRAIO ETA MUGIKORTASUNEKO AMAIERAKO ERABILERAK

Hidrogenoa erabiltzen duten 20 autobuseko flota Euskadin.

Salgaien garraiorako hainbat tamainatako 450 ibilgailuko flota.

Sarbide publikoko 10 hidrogeno-hornitegiren sarea, hiru lurralde historikoetara hedatua.

2030erako helburuak

GARRAIO ETA MUGIKORTASUNEKO AMAIERAKO ERABILERAK

Hidrogenoa erabiltzen duten 20 autobuseko flota Euskadin.

Salgaien garraiorako hainbat tamainatako 450 ibilgailuko flota.

Sarbide publikoko 10 hidrogeno-hornitegiren sarea, hiru lurralde historikoetara hedatua.

Ilustración de repostaré con hidrógeno

Nazioarteko ikusmina eta hidrogenoaren teknologien bultzada nagusi diren egungo egoeran, Euskadi energia-sektoreko aldaketa teknologiko honetaz balia daiteke euskal industria-sarea indartzeko, enpresa berriak edo egungo enpresetan negozio-lerro berriak sortzeko eta, honen bitartez, enplegu berrien sorrera errazteko.

Erronka honi aurre egitearren, AVOGADRO proiektuak ibilgailu astunetarako hidrogeno-hornitegietan identifikatutako hainbat alderdi kritiko ikertu, ulertu eta horien inguruko ezagutza biltzeari ekingo dio (elektrolizagailua, hidrogenoa biltegiratzeko sistemak, presio altuko hidrogenorako konpresio-sistemak, hidrogenorako hozte edo precooler sistemak, hidrogenoaren banagailua eta ibilgailu astunetarako IV motako hidrogeno-tangak), sentsorika aurreratuko osagai, ekipo eta soluzioen inguruko beharrei aurrea hartu ahal izateko.